240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 3. poligonoko 138. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko irailaren 22ko 2020/0224 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 138. lurzatian. Plana Arantxa Agirre Apezetxea arkitekto teknikoak idatzi du, eta Javier Loitegui Berasteguik sustatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2011500