240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Udal Planeko aldaketa egituratzailea, AR-3 SR-3D sektoreko
2. poligonoko 203. lurzatian. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2020ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iturmendiko Udal Planeko AR3 SR3D sektoreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, 2. poligonoko 203. lurzatiari dagokiona, Javier Goikoetxea Goikoetxeak sustatua, Iñaki Erdociak eta Andoni Igoak (IG-ER Arkitektura) prestatutako agiriari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua aplikatu beharrez.

Iturmendin, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2011309