240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udal Planeko UE 2.2 unitatea urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko irailaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkarozeko Udal Planeko UE-2.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Sociedad Cascaola SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Ezkarozen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2011313