240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udal Planeko aldaketa egituratzailea, 140. lurzatiko A azpilurzatian. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkarozeko Udal Planeko aldaketa puntual egituratzailea, 2. poligonoko 140. lurzatiko A azpilurzatian. Andrés Hualde Udi da sustatzailea.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Ezkarozen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2011312