24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03739 JV/sr espedientea. Informazio publikoa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Sarastilleta Ur Erabiltzaileen Elkartea.

Helbidea: Mandazenea baserria, z.g. Oronoz-Mugairi 31720 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,104 l/s.

Tokia: Oronoz-Mugairi.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ur-harpena 2,00 × 1,00 × 1,00 m-ko kutxatila bat da, banaketarako hiru konpartimentu dituena. Konpartimentu hauetatik dentsitate handiko polietilenozko hiru hodi ateratzen dira, hazbeteko diametrokoak, bakoitza bere ur-biltegira doana, zangan sartuta. Lehen ur-biltegia Altsuartea baserrirako da eta 1 m³-ko edukiera dauka. Ur-harpenetik 5 m-ra eta baserritik 490 m-ra dago. Bigarren ur-biltegia Mandazenea baserrirako da eta 5 m³-ko edukiera dauka. Ur-harpenetik 1.000 m-ra eta baserritik 300 m-ra dago. Hirugarren ur-biltegia Arotzenea baserrirako da eta 10 m³-ko edukiera dauka. Ur-harpenetik 975 m-ra eta baserritik 230 m-ra dago.

Ura etxean eta abeltzaintzan erabiltzeko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko abenduaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2000103