24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2020rako karga-tasak. Akats zuzenketa

“2020rako karga-tasak” onartzeko iragarkia (2020ko urtarrilaren 21eko 13. Aldizkari Ofizialean argitaratua) argitaratzean akats bat atzeman denez, zuzendu egiten da, eta honako xehetasun hauek ematen dira argitara:

1.–Ehuneko 0,16ko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko (landa eta hiri kontribuzioa).

2.–Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).

3.–1,4 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

4.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa 8,5ekoa izatea.

5.–Etxeko egur-lote bakoitzeko 30 euro-ko tasa jartzea.

6.–Gainontzeko zerga tasak KPIren igoeratik salbuestea.

Auritzen, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001262