24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren 3. eranskina aldatzen duena. Ebazpen horren bidez dei egiten da Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, 2019-2020 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak abenduaren 24an eman 44/2019 Ebazpenaren bidez, dei egin da Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, 2019-2020 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Ohartuta proba libreak egiteko ikastetxeetan eskolarik gabeko lanegunak direla ebazpen horretako 3. eranskinean ezarritako batzuk, eta ebaluazio batzordeetarako izendatutako irakasleek parte hartu behar dutenez gero izena emateko eta onartzeko prozesuan, proposatzen da onartzeko eta matrikula egiteko prozesuaren egutegiko egun batzuk aldatzea, matrikula epea buka dadin 2020ko otsailean proben ikastetxeetan eskolarik gabe diren lanegunak hasi baino lehen.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak aurkeztutako aldeko txostena ikusirik eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 24ko 44/2019 Ebazpenaren 3. eranskina honela aldatzea:

–Honela dioen tokian:

JARDUKETA

EGUNAK

Inskribatzeko eskabideak aurkezteko epea

2020ko urtarrilaren
29tik otsailaren 4ra

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2020ko otsailaren 13an

Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea

2020ko otsailaren 14tik 18ra

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2020ko otsailaren 20an

Matrikulazio epea (eta, zein den kasua, egokitzapenak eta moduluen onarpena eskatzekoa)

2020ko otsailaren
21etik 27ra

Proben garapenari buruzko informazio saioa (zentro bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera)

2020ko martxoaren
3an edo 4an

Proben garapenari loturiko informazioa argitaratzea (zentro bakoitzak zehazten duen egutegiaren arabera)

2020ko martxoaren
3an edo 4an

Probak egitea

Datak ondoko taula hauetan ikusi

–Honela behar du:

JARDUKETA

EGUNAK

Inskribatzeko eskabideak aurkezteko epea

2020ko urtarrilaren
29tik otsailaren 4ra

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2020ko otsailaren 12an

Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea

2020ko ekainaren
12tik 14ra

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2020ko otsailaren 18an

Matrikulazio epea (eta, zein den kasua, egokitzapenak eta moduluen onarpena eskatzekoa)

2020ko otsailaren
19tik 21era

Proben garapenari buruzko informazio saioa (zentro bakoitzak argitaratzen duen egutegiaren arabera)

2020ko martxoaren
3an edo 4an

Proben garapenari loturiko informazioa argitaratzea (zentro bakoitzak zehazten duen egutegiaren arabera)

2020ko martxoaren
3an edo 4an

Probak egitea

Datak ondoko taula
hauetan ikusi

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura, biak ala biak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalera eta Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atalera, biak ala biak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2000804