239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

Ebazten dut:

1. Piedramillerako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://Piedramillera.clmtec.es. Piedramillerako Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta Piedramillerako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Piedramillerako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Piedramilleran, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2011693