239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Piedramillerako Udalak, 2020ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Piedramillerako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta webgunean, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Piedramilleran, 2020ko irailaren 11n.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2011692