239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2020ko ekainaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi zen deialdia, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Udalaren laguntzak emateko, 2020-2021 ikasturtean. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/525678). DDBN (Identifikazioa): 525678.

Xedea: deialdi honen xedea eta helburua da dirulaguntzak ematea ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenei sostengu eman nahian.

Onuradunak: Burlatan egoitza izanik, hezkuntza lana sustatzen duten Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta elkarteak.

Epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdiaren iragarkitik.

2020-2021 ikasturtean Alkatetzak epeak luza ditzake, gerta litezkeen gorabeherengatik (COVID-19a).

Burlatan, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2011531