239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

501/2020 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak uztailaren 23an emandako 379/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Arbeitza-Zubielkiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

2. Jurramendiko Mankomunitatea deklaratzea desjabetzeko prozeduraren onuradun.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Allingo Udaleko eta Jurramendiko Mankomunitateko iragarki-tauletan ere. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

4. Ebazpen hau Allingo Udalari eta Jurramendiko Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Era berean, ebazpen hau Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) igortzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2011305