239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

500/2020 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Olaztiko (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren birmoldatzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 30ean emandako 11/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Halaber, Sakanako Mankomunitatea onuradun deklaratu zen desjabetze-espedientean.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak uztailaren 3an emandako 339/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren. Erabaki hori 2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan aitortutako eskudantziekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea “Olaztiko (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren birmoldatzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Sakanako Mankomunitateari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, eta Olaztiko alkate-udalburuari, 2020ko azaroaren 5ean Olaztiko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Pedro Gracia Araiz jauna eta Mariola Idoate Saralegui andrea izendatzea jarduten duen administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak bietako edozeinek sina ditzan.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea administrazio onuradunaren peritu izendatzea, hiruetako edozein funtzio tekniko horretan aritzeko.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Olaztiko Udaleko eta Sakanako Mankomunitateko iragarki-tauletan ere. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2020ko irailaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Olaztiko udaletxea (Nafarroa).

Eguna: 2020ko azaroaren 5a.

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako
jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:00

Clemente Fernández Fernández jauna

3

3047

Olazti

10:30

Ezezagunak

3

3046

Olazti

Iragarkiaren kodea: F2011306