238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

97C/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, FCC Aqualia SA enpresaren lan hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena, Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoaren kudeaketarako kontratuari atxikitako langileentzat, 2018., 2019., 2020. eta 2021. (uztailaren 31ra arte) urteetarako.

Honako akordio honen testua aztertu da: FCC Aqualia SA enpresaren lan hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (kode zenbakia: 31006972011999) Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoaren kudeaketarako kontratuari atxikitako langileentzat, 2018., 2019., 2020. eta 2021. (uztailaren 31ra arte) urteetarako. Akordioa 2020ko irailaren 3an sartu zen erregistro honetan, 2020ko abuztuaren 17an enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek izenpetu zuten eta 2020ko irailaren 7an zuzendu zen, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko irailaren 25ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

FCC Aqualia SA enpresaren lan hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspena, Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoaren kudeaketarako kontratuari atxikitako langileentzat, 2018., 2019., 2020. eta 2021. (uztailaren 31ra arte) urteetarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2011164