238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ULTZAMA

Ekonomia-jardueren edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga 2020rako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko irailaren 28tik urriaren 30era epea dagoela Ekonomia-jardueren edo lizentzia fiskalaren gaineko zergaren 2020rako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira ordainketak. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2011538