238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak 2020ko ekitaldirako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.

Tulebrasen, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2011426