238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2020ko aurrekontuko 10. eta 11. aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontuan 10. eta 11. aldaketak hasiera batean onesteko erabakiak 2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

10/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

(Kreditu-gehigarria gaitzea)

2110 1600400 aurrekontu-aplikazioa: “Montepioaren derrama”,
45.077,93 euro.

Gastuen aurrekontuan sartu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: -45.077,93 euro.

3340 4820000 aurrekontu-aplikazioa deuseztatzea: “Gazteria: kintoak, San Pedro besta”, 3.000,00 euro.

33801 4820004 aurrekontu-aplikazioa deuseztatzea: “Dirulaguntzak jai herrikoietarako”, 14.970,00 euro.

33803 4820000 aurrekontu-aplikazioaren beheititzea: “Diru-laguntza neguko kontzertuetarako”, 27.107,93 euro.

Gastuetako aurrekontuko kreditua beheititzea, guztira: 45.077,93 euro.

11/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

(Aparteko kreditua gaitzea)

1650 6390002 “Herriko argiak berritzea” aurrekontuko partida, sartu beharreko zenbatekoa: 931.307,96 euro.

Gastuen aurrekontuan sartutako kreditu-gerakina, guztira: 931.307,96 euro.

Kreditu-gerakinaren sarrera honela finantzatuko da: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 931.307,96 euro.

San Adrianen, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2011291