238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

21/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 21/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua), Ribaforadako Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2011390