238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2020ko uztailaren 7an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2020ari dagokion aurrekontuaren laugarren aldaketari.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko izapide eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia, 2020ko abuztuaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Aparteko kreditua:

PARTIDA

KONTZEPTUA

OSOTARA

9330.68203

Inasa eraikinean zuntza instalatzea

4.047,45

Gastuen gehikuntza osotara

4.047,45

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren arabera, aurrekontuko beste partida batzuetako kredituak ezeztatuz finantza daiteke, baldin eta partida horietako zuzkidurak murrizgarritzat jotzen badira, dagokien zerbitzua oztopatu gabe eta lotura juridikoko beste poltsa batean sartuta badaude. Partida egingo ez den “kaleen kanalizazioari” dagokio.

Aurreko kreditu-aldaketak partida hauen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

KONTZEPTUA

AURREIKUSITAKOA

ALDAKETA

OSOTARA

1640.6090005

Kaleen kanalizazioa

6.045,45

4.047,45

1.998,00

Finantzaketa osotara

4.047,45

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da eta behin betiko onespen hau bide hauetako bat erabiliz aurkaratzen ahal dela ohartarazten da:

a) Berraztertzeko helegitea, Irurtzungo Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Irurtzunen, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2011549