238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aparteko kreditua sortzeko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2011389