238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2020ko aurrekontuko 4.etik 8.era bitarteko aldaketak.
Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 4.etik 8.era bitarteko aurrekontu-aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ezkarozen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2011388