238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 13. aldaketa egitea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik batere jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1-16501-61900

Argiteria publikoa berritzea; energia-efizientzia

93.300,00

BATURA

93.300,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1-87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

62.300,00

1/7508001

Suspertze ekonomiko eta sozialerako funtsa

1.000,00

1/75050

Energia-efizientzia sustatzeko laguntzak

30.000,00

BATURA

93.300,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2011384