238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2020ko urriaren 3an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2011508