238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

10/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 10/2020 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2020ra luzatua), 2020ko aurrekontuko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Aparteko kredituak gaitzea, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak, guztira 223.200,00 euroko zenbatekoarekin, partida hauetan:

• 99 92001 62500 Ekipamendua COVID-19: 6.000,00 euro.

• 99 92003 64100 Programa informatikoak COVID-19: 7.200,00 euro.

• 99 23184 22699 Zenbait gastu COVID-19agatik: 40.000,00 euro.

• 99 34202 41000 Dirulaguntza Lagunak elkarteari, COVID-19agatik: 40.000,00 euro.

• 99 32611 41000 Dirulaguntza Musika Eskolari, COVID-19agatik: -40.000,00 euro.

• 99 43901 47900 Dirulaguntza bereziak merkataritzari, COVID-19agatik: 90.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria gaitzea, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, 35.000,00 euroko zenbatekoarekin, 41 23181 48000 “larrialdi sozialeko laguntza ekonomikoak” partidan, Barañaingo Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2011381