238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena. Hori hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2020ko ekainaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an.

Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2020ko irailaren 23an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

TARIFEN ERANSKINA

–Arma-lizentzia eskuratzeko tasa: 10 euro.

Iragarkiaren kodea: L2010996