238. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuak hartutako Erabakia, 9/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko urriaren 1ean egindako bileran, baliozkotu zuen 9/2020 Foru Lege-dekretua, irailaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baita, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea. Foru Lege-dekretua argitaratu zen 2020ko irailaren 17ko 211. eta 2020ko irailaren 21eko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko irailaren 24ko 100. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2011570