233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 437/2020 Ebazpenaren aurka. Horren bidez ezarri zen hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Lorena Almandoz Mutuberría, Edurne Ayesta Zardoya eta Amaya San Julian Blanco andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 437/2020 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezarri baitzen hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen Nafarroako toki-erakundeetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo.

Iragarkiaren kodea: F2011443