233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Aldaketa, Eloko “Medikuaren etxea” izeneko jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoan. Jendaurrean jartzea

Untzitiko Udalak, 2020ko irailaren 10eko osoko bilkuran, onetsi zuen desafektazio espedientea hastea Eloko “Medikuaren etxea” izeneko higiezinari dagokionez, jabari publikoko ondasun izatetik ondare ondasun izatera pasa dadin. Higiezin horren jabea udal hau da, Ibargoitiko eta Eloko udalekin batera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, herritarrek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin.

Untzitin, 2020ko irailaren 14an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2011249