233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko UB-10 lurzatian. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Gobernu Batzarrak 2019ko irailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Xehetasun-azterketa, Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-10 oinarrizko unitateari dagokiona, Promociones Urniza SLk sustatua. Helburua da finkatzea eraikinaren lerrokadurak, estalki mota eta lurzatia ixteko proiektatu itxitura eredua; antolamendu xehatuko determinazio horiek, hain zuzen, Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-10 oinarrizko unitatearen etorkizuneko garapenaren oinarri izanen dira. Aipatu eremua da familia bakarreko etxebizitza atxikietarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2020ko irailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Uxua Olkoz Velaz.

Iragarkiaren kodea: L2010898