233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1443. eta 1444. lurzatietan. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abuztuaren 27an egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea José M.ª Acedo Rubiok aurkeztutako xehetasun-azterketa, Zangozako katastroaren planoko 5. poligonoko 1443. eta 1444. lurzatien lerrokadurak birdefinitzeko, espedientean den dokumentazioaren arabera.

2. Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2011090