233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketak, 2021erako tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2020ko urriaren 1ean:

Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko irailaren 22an hartutako erabakia –haren bidez onetsi baitzen 2021. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua–, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen eta tarifa-eranskinen indarreko testuetan edo/eta tarifetan egindako aldaketak:

1. ORDENANTZA

Lurraren kontribuzioaren gaineko zerga

2. ORDENANTZA

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

8. ORDENANTZA

Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzeko tasak

21. ORDENANTZA

Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo berezietarako tasak

23. ORDENANTZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko tasak

2. Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu edo/eta tarifetan egindako aldaketak:

1. ARAUA

Udalaren lokalak eta guneak erabiltzeko prezio publikoak

2. ARAUA

Udalaren kirol-instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak

7. ARAUA

Joaquín Maya Udaleko musika-eskola bereziak ematen dituen ikasketetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

3. Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.

4. Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

0. ORDENANTZA

Kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskapena

3. ORDENANTZA

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

4. ORDENANTZA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

5. ORDENANTZA

Luxuzko gastuen gaineko zerga: Bingo jokoa

6. ORDENANTZA

Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga

7. ORDENANTZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

9. ORDENANTZA

Zaintza bereziko zerbitzuak emateko tasak

10. ORDENANTZA

Hirigintzaren arloko lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak

11. ORDENANTZA

Ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagokienez baimenak eman eta administrazioko kontrol-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak

12. ORDENANTZA

Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak direla medio ordaindu beharreko tasak

13. ORDENANTZA

Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzeko zerbitzuen truke ordaindu beharreko tasak

14. ORDENANTZA

Betearazpen-agindu, betetze subsidiario eta partikularrendako laguntzetarako tasak

15. ORDENANTZA

San Jose udal-hilerriko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak

16. ORDENANTZA

Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak

17. ORDENANTZA

Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak egiteko tasak

18. ORDENANTZA

Ezkontza zibilak egiteagatik ordaindu beharreko tasak

19. ORDENANTZA

Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egitea eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeko tasak

20. ORDENANTZA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzeko ordaindu beharreko tasak

22. ORDENANTZA

Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak

24. ORDENANTZA

Kontribuzio bereziak

5. Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arauek eta tarifa-eranskinek:

3. ARAUA

Adinekoendako udal-zerbitzuen eta jantoki sozialeko zerbitzuaren prezio publikoak

4. ARAUA

Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzuaren prezio publikoak

5. ARAUA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak

6. ARAUA

Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula

8. ARAUA

Iruñeko Udalaren haur-eskoletako hezkuntza- eta asistentzia-zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak

9. ARAUA

Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- edota gizarte-arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-emate edo matrikulen prezio publikoak

10. ARAUA

Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuen truke ordaindu beharreko prezio publikoak

11. ARAUA

Errauts-kutxatilen zein kutxatila-euskarri eta hilarriko multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian

12. ARAUA

Udalaren garabi zerbitzuak partikularrei laguntza emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

13. ARAUA

Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzuaren prezio publikoak

14. ARAUA

Autokarabanak edo etxebizitza-ibilgailuak autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean aparkatu eta gaua pasatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

15. ARAUA

Nbici-Biziz zerbitzuko aparkaleku publikoan bizilagunek bizikletak aparkatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

6. Jendaurreko epean erreklamazio edo alegaziorik aurkeztuz gero ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau zehatzen aldaketei, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi beharko ditu horiek, baina ez du eraginik izanen espedientearen gainerakoa izapidetzeari dagokionez, izan ere, hori behin betiko onetsitzat joko da berariazko erabakirik hartu behar gabe”.

7. Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, z.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011520