233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 6. poligonoko 238. lurzatiari
eta 5. poligonoko 303. eta 308. lurzatiei dagokienez.
Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Erriberriko Hirigintzako Udal Plan Orokorrean, 6. poligonoko 238. lurzatia eta 5. poligonoko 303. eta 308. lurzatiak ukituz, Bodega Pago de Araiz enpresak sustatuta.

Oro har, aldaketa-proposamen horren bidez konpondu nahi dira bat etortzen ez diren zenbait alderdi eremu horren barruko lurrek duten kategoriaren (“ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua, baso lurzorua”) eta egungo egoeraren artean; izan ere, labore-lurrak dira egun, lurzatiak bildu direlako eta lur ureztatu bihurtu direlako, Nafarroako ubidearen eremu ureztagarrietan sartu baitira. Halaber, konponduko dira bat etortzen ez diren alderdiak egungo laborantza egoeraren eta azalera batzuen kategoriaren artean, egun sailkatuta baitaude “ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua, landaredia eta Europar Batasunaren intereseko habitatak” kategorian. Lur batzuen kategoria aldatuko da, “ustiapenerako gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, Nafarroako ubidearen eremu ureztagarriak” izatetik “gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, laborantza” izatera pasatzeko eta bidezko babes-araubidea ezartzeko; araubide horretan, hain zuzen, xedatuko da eguzki- eta haize-energia ekoizteko eraikuntza eta instalazioak ezartzeko aukera. Azkenik, aldaketak ukitzen dituen zenbait lurretara eramanen dira lurzoru urbanizaezina babesteko kategoriak, zehazki, Lurralde Antolamenduko Planeko “4. Erdialdeko eremuak” delakoan jasotakoak, eta horrela Hirigintzako Udal Plan Orokorrean honako kategoria hauek sartuko dira, besteak beste: “ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua, ibai-eremuak, ibai-ibilgu eta -bazterren sistema” eta “arrisku naturala prebenitzeko babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, uholde eremuak”.

Interesdunek espedientea azter dezakete eta, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Erriberrin, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2011265