233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

593/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 459/2020 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako Foru Komunitatean normaltasun berrian kirol jarduera garatzeko baldintzak eta kirol entrenamendu eta lehiaketak hasteko egutegiak, bai eta normaltasun berrian Nafarroan kirol jarduera egiteko eta kirol ekitaldiak eta lehiaketak antolatzeko protokolo orokorrak ere.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Deklarazioak Estatuko lurralde osoari eragin zion, hasiera batean hamabost egun naturaleko epean, eta, ondoren, sei luzapen onartu ziren, Diputatuen Kongresuak baimenduta.

Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri batzuk eman ziren, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 23an emandako 459/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean normaltasun berrian kirol jarduera garatzeko baldintzak eta kirol entrenamendu eta lehiaketak hasteko egutegiak, bai eta normaltasun berrian Nafarroan kirol jarduera egiteko eta kirol ekitaldiak eta lehiaketak antolatzeko protokolo orokorrak ere.

Abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege-dekretuak ohiz kanpoko neurriak onetsi zituen Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko; agindu horren 9. artikulua ekitaldi jendetsuak baimentzeko ezohiko neurriez ari da.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 27an emandako 551/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen ekainaren 23ko 459/2020 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean normaltasun berrian kirol jarduera garatzeko baldintzak eta kirol entrenamendu eta lehiaketak hasteko egutegiak onesten dituena, bai eta normaltasun berrian Nafarroan kirol jarduera egiteko eta kirol ekitaldiak eta lehiaketak antolatzeko protokolo orokorrak ere.

Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta, ikusirik kutsapenen kopurua gora egiten ari zela, Osasuneko kontseilariak irailaren 11ko 42/2020 Foru Agindua eman zuen, Nafarroako Foru Komunitate osorako prebentzio neurriak hartzeko.

Horren ondorioz, ohartarazi zen beharrezkoa zela kontaktu- eta/edo oposizio-kiroletan entrenamendu osoak hasteko datak atzeratzea. Horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 14ko 577/2020 Ebazpena eman zuen, 2020ko abuztuaren 27ko 551/2020 Ebazpena aldatzen zuena, eta 2020ko urriaren 1era arte atzeratu zen kontaktu- eta/edo oposizio-kiroletan entrenamendu osoak hasteko data.

Nolanahi ere, kutsapenen kopurua gero eta altuagoa denez, eta egoera epidemiologikoaren bilakaera arriskutsua ikusirik, beharrezkoa da zenbait neurri hartzea aldi baterako, kirol jarduera modu seguruan egin ahal izateko, diagnostikatutako kasuen igoera eragin gabe. Prebentzio neurri horiek ebazpen honen eranskinean zehazten dira, osasun publikoaren arloan nagusi den zuhurtasun printzipioan oinarrituta, Foru Komunitateko kirol administrazioaren jardun eremuan eritasunaren hedapena ekiditeko helburuarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 459/2020 Ebazpenaren aldaketa; ebazpena horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean normaltasun berrian kirol jarduera garatzeko baldintzak eta kirol entrenamendu eta lehiaketak hasteko egutegiak, bai eta normaltasun berrian Nafarroan kirol jarduera egiteko eta kirol ekitaldiak eta lehiaketak antolatzeko protokolo orokorrak ere.

Ebazpen honi eranskin bat atxikitzen zaio, zeinean zehazten baitira onetsitako prebentzio neurriak.

2. Indarrik gabe uztea Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 14ko 577/2020 Ebazpena, 2020ko abuztuaren 27ko 551/2020 Ebazpena aldatzen zuena, eta 2020ko urriaren 1era arte atzeratzea kontaktu- eta/edo oposizio-kiroletan entrenamendu osoak hasteko datak. Dena dela, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 459/2020 Ebazpenak eta abuztuaren 27ko 551/2020 Ebazpenak indarrean iraunen dute ebazpen honetan onartutakoaren aurkakoa ez den guztian.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horrez gain, informazioa emateko xedez, ebazpen hau Nafarroako Kirolaren Institutuaren webgunean argitaratuko da, eta, gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuaren sare sozialetan eta hedabide orokorretan zabalduko da.

Ebazpen honetan ezarritako neurriek sinatzen den egunetik hartuko dute indarra, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira soilik publikotasunaren ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Kirolaren Zuzendariordetzari eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 25ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría (Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile kanpoan baita, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 11.2 artikuluak esleitutako eskumena erabiliz, Kirolaren zuzendariordea, Primitivo Sánchez Sanz).

ERANSKINA

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 459/2020 Ebazpenaren aldaketa; ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean normaltasun berrian kirol jarduera garatzeko baldintzak eta kirol entrenamendu eta lehiaketak hasteko egutegiak, bai eta normaltasun berrian Nafarroan kirol jarduera egiteko eta kirol ekitaldiak eta lehiaketak antolatzeko protokolo orokorrak ere

1. Ohar orokorrak.

Lehenengo eta behin, gomendio batzuk aipatu behar dira, kirol jardueran betetzekoak. Gomendio horiek ez dute arau izaera:

–Ahal den neurrian, taldekako kirol jardueretan taldeko kide kopurua gutxitzea.

–Kirol jarduera aire zabalean edo espazio irekietan egitea lehenestea.

–Uneoro gordetzea segurtasun tartea, eta kontaktu fisikoa eta/edo oposizioa ekiditea.

–Jardueraren aurreko uneak eta ondokoak kontrolatzea, partaideen arteko hurbiltasuna eta elkartzea ekiditeko.

–Aldagelak ez erabiltzea. Edonola ere, beharrezkoa bada erabiltzea, egunero eta etengabe desinfektatzen direla bermatu beharko da.

–Partaideei behar den informazio guztia ematea hartu beharreko neurri higienikoei buruz.

2. Kirol jarduera: entrenamenduak eta lehiaketak.

2.1. Oposizioa eta/edo kontaktua duten jarduerak.

Mugarik gabe atzeratu da kontaktu- eta/edo oposizio-kirolen entrenamendu osoetarako ezarritako hasiera data, bai eta lehiaketetarakoa ere. Hori guztia autonomia erkidegoko kirol jarduerari dagokionez (federatua nahiz federatu gabea), eta beraz, erregulazio honetatik kanpo dago estatuko edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizialei dagokien jarduera federatua.

Ondorio horietarako, entrenamendu osoak dira zuzeneko oposizio eta/edo kontaktua dutenak eta segurtasun tartea gordetzen ez dutenak. Hortaz, atzerapen honek ez du eraginik banakako entrenamenduetan eta erdi mailako entrenamendu taktikoetan, oposiziorik edo kontakturik gabekoetan.

Behin zehazten denean data bat kontaktu- eta/edo oposizio-kiroletan entrenamendu osoak eta lehiaketak hasteko, kontuan hartu behar da kategoria autonomikoan aritzen diren taldeen entrenamenduak hasten ahalko direla lehiaketak hasi baino hiru aste lehenago gehienez ere.

2.2. Partaide kopurua taldeko.

Entrenamenduetan 15 pertsonak parte hartuko dute gehienez entrenamendu talde bakoitzean, futbolean eta rugbyan izan ezik. Gainerako modalitateetan, gainera, partaideak azpitaldetan banatu beharko dira, gehienez ere 6 pertsona azpitalde bakoitzean. Azpitalde horietako bakoitzak bere aldetik eginen du entrenamendua, besteekin harremanik izan gabe.

2.3. Gutxieneko espazioak.

Partaide bakoitzeko 16 metro koadro ziurtatzeko betebeharra mantentzen da mugikortasun handiko jardueretan, eta 5 metro koadrokoa mugikortasun txikikoetan. Kick Boxing-aren eta arte martzialen kasuan (Judoa, Karatea, Taekwondoa eta horiekin lotutako kirolak), baita olinpiar borroketan eta horiekin lotutako diziplinetan, 10 metro koadroko espazioa ziurtatu beharko da partaide bakoitzeko.

2.4. Kirol igeriketa.

Estali gabeko igerilekuen edo estalien kirol erabilerari dagokionez, 4 pertsona arituko dira gehienez ere kale bakoitzean 25 metroko edo gutxiagoko igerilekuetan, baldin eta erabiltzaileek kale beretik egiten badute joan-etorria. Kale desberdinetatik egiten badute joan-etorria, 10 pertsona ibiltzen ahalko dira gehienez.

Waterpoloan eta igeriketa sinkronizatuan, 10 metro koadroko espazioa ziurtatuko da partaide bakoitzeko.

3. Jarduera fisiko zuzendua eta autonomoa.

3.1. Jarduera fisikoa espazio itxietan:

Gehienez ere 15 pertsona aritzen ahalko dira talde bakoitzeko eta areto bakoitzean. Espazio zabalen kasuan, kiroldegiak eta antzekoak, adibidez, aldi berean talde batek baino gehiagok parte hartzen ahalko dute, baldin eta haietako bakoitza argi bereizitako espazio batean aritzen ahal bada eta kontakturik ez badago haien artean (adibidez, talde bana pabilioi baten bi aldeetan). Aurrekoa aplikatuko da, halaber, fitness aretoetan egiten den entrenamendu autonomoan.

Gomendatzen da jarduera egitea espazio erdi estalietan edo behar adina eta etengabe aireztatutakoetan. Partaide bakoitzeko 16 metro koadroko espazioa ziurtatu beharko da mugikortasun handiko jardueretan eta 5 metro koadrokoa mugikortasun txikikoetan.

3.2. Jarduera fisikoa espazio irekietan.

Gomendatzen da jarduera fisikoa espazio irekietan egitea, banaka eta 25 pertsona arteko taldeetan. Segurtasun tartea gorde beharko da, eta 16 metro koadroko espazioa ziurtatuko da pertsona bakoitzeko. Ez da kontaktu edo oposiziorik egonen partaideen artean.

4. Eskola umeen gorputz-hezkuntza.

Hezkuntza Departamentuak arautuko du eskolako jarduera fisikoa. Halere, ikastetxe bakoitzaren aukeren arabera betiere, Nafarroako Kirolaren Institutuak ezarritako jarraibideak errespetatu eta beteko dira.

5. Segurtasun tartea eta maskaren erabilera.

Hiperbentilazioaren ondorioz, kirol jarduera egiten denean segurtasun tartea bi metrokoa izanen da gutxienez partaideen artean. Maskararen erabilera gomendatzen da jarduera intentsitate handikoa ez bada.

Iragarkiaren kodea: F2011173