233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1067., 1068. eta 1837-1843. lurzatietan. Hasierako onespena

Mendabiako alkate udalburuak, Alkatetzaren gaurko datako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1067., 1068. eta 1837-1843. lurzatietan. Helburua da lerrokadurak doitzea eta bolumenak antolatzea, baita lehen solairuan atzeraemangune batzuk egitea ere, eraikingintza-ordenantzaren 12. artikuluak zuzenean baimentzen ez dituenak. Orobat, gehieneko eraikuntzako lerrokadura gainditzen duten ataripeak egitea beheko solairuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendabian, 2020ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2010961