233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 2535. lurzatian (ZO-3.3). Hasierako onespena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren gaurko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du xehetasun-azterketa bat eraikuntzako lerrokadurei buruz eta materialen eta bestelakoen baldintza estetikoei buruz, herri honetako Udal Planeko katastroko 5. poligonoko 2535. lurzatian (ZO-3.3) egin daitezkeen eraikinetarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendabian, 2020ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2010959