233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa UE 9 unitatean. Hasierako onespena

2020ko irailaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa Iturmendiko UE 9 unitatean, kanpoko eta barneko gehieneko lerrokadurak aldatzeko xedez, Gustavo Catalán Gradosek eta María Eugenia García Románek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturmendin, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2011267