233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Borondatezko birpartzelazio eta urbanizazio proiektua UE 9 unitatean. Hasierako onespena

2020ko irailaren 28ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zen Iturmendiko UE 9 unitatearen borondatezko birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Javier Flores Galarza arkitektoak idatzia eta Gustavo Catalán Gradosek eta María Eugenia García Románek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 169. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturmendin, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2011266