233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko CRV unitateko 1097. eta 1098. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko irailaren 24ko 175/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektua CRV exekuzio unitatea garatzeko 1097. eta 1098. lurzatietan. Gabriel Oroz Valenciak eta M.ª Carmen Armendáriz Recaldek sustatu dute, eta Carlos Cámara Villalba arkitektoak eta Maite Larumbe Valencia abokatuak idatzi.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169., 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Borondatezko birpartzelazio proiektua Beriaingo udaletxean kontsultatu daiteke, baita haren web-orrian ere: beriain.es.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, borondatezko birpartzelazio proiektua behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), proiektua hasiera batez onetsi zuen Alkatetzaren ebazpenak dioen bezala.

Beriainen, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2011105