233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2020ko 32., 33., 34. eta 36. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko irailaren 24an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko 32., 33., 34. eta 36. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2011410