233. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Labianoko 5. poligonoko 196. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 24ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Arangurengo katastroko 5. poligonoko 196. lurzatian, David Baztan Quelek sustaturik.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mutiloan, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2011108