231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

389/2020 EBAZPENA, irailaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira 2019-2020 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.

Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2020ko irailaren 10eko txostenaren bidez, proposamena egin du 2019-2020 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko. Laguntza horien deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 185/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleei zuzentzen zaie, baldin eta parte hartzen badute goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 6.000,00 euro dira.

2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42440 4800 322500 partidaren kargura eginen da. Deialdiaren id.: 510269.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara daitezela agintzea.

4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasuna Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Emandako laguntzak

DEITURAK

IZENA

EMANDAKO ZENBATEKOA

(eurotan)

Calzada Peña

Mario

3.473,68

Legasa Martin-Gil

Iñigo

2.526,32

Iragarkiaren kodea: F2011115