2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Ordenantza, ezkontza zibilak arautzen dituena.
Behin betiko onespena
Deikazteluko Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantza.
Onespenaren erabakia 2020ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ekoan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Deikaztelun, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.
ORDENANTZA, EZKONTZA ZIBILAK ARAUTZEN DITUENA
Alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan kode zibila aldatu zuen abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoarekin bat, eta alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidearekin bat, Deikazteluko Udalean ezkontza zibilak egiteari buruzko araudi hau ezarri da.
1. artikulua. Ekitaldia egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan edo Vegako kondesaren jauregian horretarako prestatutako lokalean.
2. artikulua. Zeremoniak urteko egun guztietan egiten ahalko dira, alkatearekin eta/edo hark eskuordetutako zinegotziarekin eta, hala badagokio, bake-epailearekin adostutako ordutegian; hala ere, Alkatetzak horietako bat baztertzen ahalko du, batera gertatzen diren ekitaldi edo gertaera berezien zailtasunengatik.
Eginen dira, aipatu egunetako bakoitzean, gehienez ere bi ezkontza.
3. artikulua. Ikusirik ezkontideek aurkezten dituzten eskaerak, orduak eta egunak banatuko dira, interesdunen adostasunarekin, ahal dela; egun eta ordu bererako eskaera bat baino gehiago badago, espedientea jasotzen deneko dataren arabera ezarriko da lehentasuna.
4. artikulua. Ondorio guztietarako, jendearen eskura egonen da irmo esleitutako daten eta orduen zerrenda.
5. artikulua. Alkatetzak ez du konpromisorik onartuko hamabi hilabetetik gorako eperako, eskaera bakoitza jasotzen denetik aurrera.
6. artikulua. Ezkontzako ospakizunak edo baimenak alkateak berak edo ezkongaiek ezkontza zibila egiteko izendatutako zinegotziak emanen ditu, alkateak horretarako eskuordetza eman ondoren.
7. artikulua. Tabako Kontsumoaren Prebentzioari buruzko otsailaren 14ko 6/2003 Foru Legearekin bat, debekaturik dago udal aretoetan erretzea.
8. artikulua. Kontuan hartuz ekitaldiaren garrantzia eta ekitaldia egiten den lekuaren adierazgarritasuna, ezin izanen da ez erre ez arrozik bota, eta, era berean, bertaratutakoen gehieneko kopurua errespetatuko da, lokalaren edukieraren arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Araudi hau aldatzerik izanen da, bai bere zehaztapenetan bai egin beharreko egunetan, orduetan edo tokietan, nahiz eta ahaleginak eginen diren interesdunei kalterik ez egiteko beharrezkoak diren aldaketetan, ahal diren zehaztapenak eta akordioak adostuz.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridikoak izanen ditu testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten ahalmena erabiltzeko epea iragan ondoren.
Iragarkiaren kodea: L2010797