231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an, aurrekontuan 7/2020 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7/2020 ALDAKETA

Aparteko kredituak:

1.1330.6090014.–Abiadura kontrolatzeko neurriak: 20.000,00 euro.

Aparteko kredituak osotara: 20.000,00 euro.

Finantzaketa:

1.87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 20.000,00 euro.

Finantzaketa osotara: 20.000,00 euro.

Aldaketak kapituluka

GASTUAK:

6. kapitulua: 20.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuen igoera osotara: 20.000,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: 20.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuen igoera osotara: 20.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2020ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2011315