231. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bete dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa, oposizioko epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du (dagokion deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 1038/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 6koan): Luis Arrondo Martínez jauna, erreserba txandakoa, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat; Alodia Lecea Compains andrea, Catalina Fernandez Ballesteros andrea, igoera txandakoak; eta Aitor Perez Reclusa jauna, Alberto Sánchez Gómez jauna, Mikel Irurita Iraizoz jauna, Pablo Luis Rodríguez Redín jauna, Roberto Orayen Goñi jauna, Jon Legarrea Oteiza jauna, Amaia Valgañón Petrizán andrea, María Elísabet Ugarte Echeverría andrea, Mónica López Rodríguez andrea, Ruben Ortiz García-Herreros jauna, Luis Antonio Tarrafeta Sayas jauna, Paola Ábrego Arana andrea, Iosu Rodríguez Alfaro jauna, Izai Redin Lekunberri jauna, Iñaki Ilundáin Benito jauna eta Patxi Ballesteros Fernández jauna, txanda irekikoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2011433