230. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 4. eta 5. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2011251