23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Uko egitea eta izendapena, zaintzaile laguntzaile lanposturako

2019ko abenduaren 30eko Alkatetzaren 504. eta 505. ebazpenen arabera, onartu egiten da Teresa Chivite Garcíaren uko egitea Alesbesko Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko lanpostuari. Alesbesko Udalak deitutako oposizio-lehiaketaren probetan erdietsi zuen lanpostua (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa).

Era berean, izendatzen da kargua betetzeko probetan puntuazio hoberena erdietsi duen hurrengoa, Sara Ortega Ardaiz, lanpostua onartu baitu, bat etorriz behin betiko kalifikazioaren eta izendapen proposamenarekin (2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean).

Horrenbestez, onartzen da Teresa Chivite Garcíaren uko egitea, eta egiten da Sara ortega Ardaizen izendapena Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile lanposturako, bat etorriz 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an, argitaratu oinarriekin.

Alesbesen, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2000982