23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, organo beraren urtarrilaren 28ko 5/2020 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 28an eman 5/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren zein ziren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar ziren langileak departamentu horretan, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra zela eta.

Espedienteko informazioari jarraikiz, badago akats bat Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Protokolo Ataleko gutxieneko zerbitzuetan, María Jesús Arrosagaray Etchepare andrea izendatu baita zerbitzuak arratsaldean emateko eta Rubén Valencia Gutiérrez jauna, berriz, goizean emateko. Baina alderantziz da: lehenengoari goizez aritzea dagokio eta bigarrenari, arratsaldez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondotik zehazten den moduan zuzentzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 28ko 5/2020 Foru Aginduan atzemandako akatsa (foru agindu horren bidez, ezarri ziren zein ziren gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar ziren langileak departamentu horretan, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra zela eta):

Honako hau dioen tokian:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

Protokolo Atala

Amaya Sesma Vallés

–Goizez:

Rubén Valencia Gutiérrez

–Arratsaldez:

M.ª Jesús Arrosagaray Etchepare

Honako hau behar du:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

Protokolo Atala

Amaya Sesma Vallés

–Goizez:

M.ª Jesús Arrosagaray Etchepare

–Arratsaldez:

Rubén Valencia Gutiérrez

2. Foru agindu hau jakinaraztea Greba Batzordeari, interesdunei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuari, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001325