23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta gutxieneko zerbitzuak eta horietarako behar diren langileak zehazten dituena departamentu horretan.

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute 2020ko urtarrilaren 30erako.

Administrazioak oro har ematen dituen zerbitzuetako batzuk publikoak eta funtsezkoak direnez, batez ere zenbait eremutan, beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko, hori dena kontuan hartuz, halaber, langile publiko guztiek eskubide konstituzionala dutela iragarritako lanuztean parte hartzeko edo parte ez hartzeko. Administrazioko zentroen eta bulegoen funtzionamendua bermatuz babestu behar da eskubide hori.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko organo eskudunek greba batzordearen aurrean dagozkien jarduketak eginik, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak emateko behar diren langileak ezartzea.

Aurrekoaz gainera, kasu honetan badaude zenbait berezitasun, ondoren azaltzen direnak, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan.

Izan ere, segurtasun arrazoiak tarteko, ezinbestekoa da Babes Zibilerako Zerbitzua eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua martxan daudela bermatzea, baita erregistroak ere, gutxieneko langileekin, herritarrek agiriak eta idazkiak aurkezteko eskubidea bermatzeko, aitortuta dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9. artikuluan. Bestalde, gutxieneko langileak arituko dira Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eta lehendakariordeen bulegoetan eta haien kabineteetan ere, Nafarroako Jauregian, hori baita, ondorio guztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren eta Gobernuaren egoitza ofiziala, zeinak Foruaren Hobekuntzak ezarritako instituzioak baitira.

Horrenbestez, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek dira, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko langileriari dagokionez ezarri diren gutxieneko zerbitzuak, behean zehazten diren organoei atxikitako langileek beteko dituztenak:

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoa

Eneritz San Román Valderrama

–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

Protokolo Atala

Amaya Sesma Vallés

–Goizez:

Rubén Valencia Gutiérrez

–Arratsaldez:

M.ª Jesús Arrosagaray Etchepare

–Barne Zuzendaritza Nagusia:

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuan: gelako buru bat eta koordinazioko operadore laguntzaile hauek: zazpi goizean, zortzi arratsaldean eta lau gauean.

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

SOS Nafarroa Atala

–Gaueko txanda, 2020-01-29:

Javier Echamendi Lázaro

Jesús Ignacio Lazcano Jauregui

Arturo Lizoáin Santos

Natalia Moreno Mancuso

–Goizeko txanda, 2020-01-30:

Natalia Idoya Baines Pilart

Carlos Cerdán Elcid

María Jesús Mancho Ilundáin

Catalina Ortega Garnes

María Teresa Peiró Baquedano

Koldo Pernaut Lerga

María Lucía Ruiz Carrascosa

–Arratsaldeko txanda, 2020-01-30:

Marta Arbuniés Sánchez

Amaya Echeverría Fernández

José Manuel García Gila

Irune Guerrero Leoz

Mari Carmen Lacalle Unciti

Estíbaliz Munárriz Jiménez

María Ángeles Oláiz Iraizoz

Jokin Zubieta Valencia

–Gaueko txanda, 2020-01-30:

Javier Echamendi Lázaro

Marta Fernández Arteta

María Asunción Marín Gurrea

Nieves Torrecillas Luquin

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan:

–Ofizial edo ofizialorde bat Nafarroa osorako.

–Sarjentu zentral bat.

–Eskualdeko sarjentu bat.

–Cordovilla: 11, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Iruña: 7, kaboak eta suhiltzaileak batuta, 8:00etatik 21:00etara, eta 6, kaboak eta suhiltzaileak batuta, 21:00etatik biharamuneko 8:00etara.

–Tutera: 5, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Altsasu, Auritz, Lodosa, Nabaskoze, Azkoien eta Zangoza: 3, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

–Lizarra, Oronoz eta Tafalla: 4, kaboak eta suhiltzaileak batuta.

UNITATEA

IZENDATUTAKOA

Suhiltzaileen Zerbitzua

José Aurelio Andueza Izquierdo

Juan Carlos Cisneros Samper

José Vicente Martínez Martínez

Altsasuko suhiltzaileen etxea

Julio Fernández de Eribe Azazeta

Mikel Munárriz Mutilva

Rubén Segura Fernández

Aurizko suhiltzaileen etxea

Ángel Raúl Lasa Lecumberri

Aingeru Miren Mindegia Etxeberria

Francisco Javier Goñi Malumbres

Cordovillako suhiltzaileen etxea

José Antonio Iriarte Díaz

Luis Felipe Sáenz Martínez

Eugenio Aguilar Bailo

Javier Arrieta Ániz

José Antonio Irurozqui Burguete

Javier Jabat Izu

Óscar Azpíroz Micheo

Pablo Chica Castillo

Josu López Mina

Juan María Negredo Ruíz

Javier Carlos Zapata Zoroquiain

Lizarrako suhiltzaileen etxea

José Manuel Rodríguez Dueñas

Jose Antonio Etxarri Gurpegui

Sergio Indurain Maeztu

Xabier Luna Berango

Lodosako suhiltzaileen etxea

Iván Ayuela del Barrio

Gabriel Santos Santesteban Mijangos

Iñigo Azpilicueta Fernández de las Heras

Nabaskozeko suhiltzaileen etxea

Mikel Aingeru Gurutziaga Tejerina

Jesús Lizarraga Irigoyen

Pablo Sola de Miguel

Oronozko suhiltzaileen etxea

Francisco Javier Arrarás Irañeta

Jesús Ángel Busto Gil

Pedro José Gamboa Petrirena

Francisco Javier Gandarillas Palacios

Azkoiengo suhiltzaileen etxea

Raúl Oscáriz Zabaco

Roberto Arregui Ongay

Alberto Irisarri Martínez de Olcoz

Zangozako suhiltzaileen etxea

Andrés Martínez Modrego

Javier Moreno Echeverría

Adrián Vázquez del Pozo

Tafallako suhiltzaileen etxea

Patxi Bejarano Elizagaray

Alberto Ceberio Ortúzar

Óscar Ameztoy Osés

David Marquínez Mauleón

Trinitarioetako suhiltzaileen etxea

Alberto Martínez Irujo

Ángel Javier San Martín Martínez de Marigorta

Víctor Manuel Abendaño Cabrejas

Rafael Adrián Úriz

Unai Pérez Astigarraga

Raúl Martínez Celigüeta

José Luis Santesteban Echeto

Tuterako suhiltzaileen etxea

Ismael Gil Pérez-Nievas

Fernando Antuñano Fernández de Tejada

Eduardo Escalada Lacarra

Koldo Juanto Lacabe

Eduardo Molina Ágreda

2. Aipatutako langileen lanuztea eta laneko nahasmenduak ez-legezkotzat joko dira eta kasuan kasuko legeriaren arabera zigortuko dira.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Greba Batzordeari, interesdunei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari, Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuari, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001331