23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Bake epaile titularra eta haren ordezkoa. Postuak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Eskabidean adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Xabierren, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2001129