227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

414/2020 EBAZPENA, irailaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita eragiketa batzuk hautatzeko bigarren deialdia. Aipatu eragiketak laguntzen onuradun izan litezkeen entitateen interes-adierazpenetatik abiatuta hautatuko dira, Nafarroako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 258/2019 Ebazpenaren bidez, bigarren deialdia onetsi zen eragiketa batzuk hautatzeko abiatuta laguntzen onuradun izan litezkeen entitateen interes-adierazpenetatik, Nafarroako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan. 2. eta 4. ardatzak (2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa).

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 30eko 2020/460 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu ziren 1301/2013 (EB) Erregelamendua, 1303/2013 (EB) Erregelamendua eta 508/2014 (EB) Erregelamendua honako honi dagokionez: hartu beharreko berariazko neurriak inbertsioak egiteko Europar Batasuneko estatuetako osasun-laguntzako sistemetan eta estatuen ekonomien beste sektore batzuetan, COVID-19aren agerraldiari erantzuteko (Koronabirusari erantzuteko Inbertsio ekimena). Hori horrela, Europar Batasunak ahalbidetzen du krisi honek osasun publikoan izandako eragina murrizte aldera egindako jarduketak finantzatzea. Bizi dugun egoera presakoa denez, EBk mekanismo batzuk ere jarri ditu abian salbuespeneko neurri hauen tramitazioa eta abiaraztea malgutzeko.

Hori ikusita, COVID-19aren ondorioak murrizten lagunduko duten eragiketak hautatu ahal izateko, bidezkoa da deialdi hau aldatzea: “bigarren deialdia, eragiketak hautatzeko laguntzen onuradun izan litezkeen entitateen interes-adierazpenetatik abiatuta, Nafarroako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan. 2. eta 4. ardatzak”. Deialdian egin beharreko aldaketak ebazpen honen eranskinean zehazten dira.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian adierazten den deialdia aldatzea, COVID-19ak osasun publikoan izandako ondorioak murrizten lagunduko duten eragiketak hautatzeko: bigarren deialdia, eragiketak hautatzeko laguntzen onuradun izan litezkeen entitateen interes-adierazpenetatik abiatuta, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan. Deialdian egin beharreko aldaketak ebazpen honen eranskinean zehazten dira.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

I. ERANSKINA

Bigarren deialdia, eragiketak hautatzeko laguntzen onuradun izan litezkeen entitateen interes-adierazpenetatik abiatuta, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan (2. eta 4. ardatzak). Hona hemen aldaketak:

1) Paragrafo hau erantsi da 1. apartatuan (Xedea eta helburua):

“Salbuespen gisa, krisi egoera honetan, eragiketak diruz lagungarriak izaten ahalko dira baldin eta garatzen badira 1.2.4 Berariazko Helburuaren barruan (Inbertsioak produktu eta zerbitzuetan, beharrezkoak direnak krisiari erantzuteko gaitasunak areagotzeko osasun-laguntzako zerbitzuetan).”

2) Aldatu da 2. apartatua (Eragiketa diruz lagungarriak), eta honela idatzirik geldituko da:

“Entitate publikoek egiten dituzten eragiketak, honako baldintza hauek betetzen badituzte, diruz lagungarriak izanen dira:

–2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arteko epean egitea.

Salbuespen gisa, diruz lagungarria izanen da krisiari erantzuteko gaitasunak areagotzeko egindako eragiketen gastua, COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan betiere, 2020ko otsailaren 1etik aurrera.

–Eskaera aurkezten den egunean eragiketak materialki edo oso-osorik gauzatuta ez egotea.

Salbuespen gisa, baldintza hori ez zaie aplikatuko COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan krisiari erantzuteko gaitasunak areagotzeko egindako eragiketei.

–Nafarroan gauzatzea.

–Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilean (CCI2014ES16R FOP020) dauden berariazko helburuak lortzen laguntzea. Aipatu programa Batzordearen (C) 10220 azkena Erabakiaren bidez onetsi zen, 2014ko abenduaren18an. Gerora aldatu zuten Batzordearen erabaki hauek: 2017ko abenduaren 12ko C(2017)8766 Erabakia, 2018ko abuztuaren 13ko C(2018)5550 Erabakia eta 2020ko urtarrilaren 30eko C(2020)535 Erabakia. Eta hura aldatu ahal izatea 2020/460 eta 2020/558 (EB) erregelamenduek sartutako malgutasunari egokitzeko.

–Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean aurreikusitako prozeduretako baten bidez kontratatuta gauzatu dadila eragiketa.

Salbuespen gisa, Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen gastuak onartuko dira, COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan krisiari erantzuteko gaitasuna areagotzen duten eragiketetan.

Gastu horiek kofinantzatzeko, aurkeztu beharko dira kostu sinplifikatuen aukeretako bat hartuta (aukera horiek aurreikusita daude 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 67.1. artikuluko b) letratik e) letrara bitarte).

–Entitate eskatzailearen funts propioen bidez finantzatuta egotea.

–Betetzea abenduaren 29ko OFP/1979/2016 Aginduan ezarritakoa, horren bidez onesten baitira Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-2020 aldirako programa eragileetan diruz lagungarriak diren gastuei buruzko arauak, bai eta haren balizko aldaketak ere, egokitu ahal izateko 2020/460 eta 2020/558 (EB) Erregelamenduek sartutako malgutasunari.”

3) Aldatu dira 3. apartatuko (Zenbatekoa) zenbateko erabilgarriak, honela:

ARDATZA

BERARIAZKO HELBURUA

ZENBATEKO ERABILGARRIA (**)

1

1.2.4

6.728.719 euro

2

2.3.1

0 euro

4

4.3.1

0 euro

(**) Agortu da 2. eta 4. ardatzetako aurrekontu erabilgarria. 2. ardatzekoa birprogramatzeagatik, eta 4. ardatzekoa osorik esleitu delako.

4) Paragrafo hau erantsi da 8. apartatuan (Balorazio irizpideak):

“Aldaketa honen babesean aurkeztutako eragiketek lagundu beharko dute COVID-19aren agerraldiaren ondoriozko krisiaren eraginari erantzuten.”

5) Bi erregelamendu hauek gehitu zaizkio 16. apartatuari (Aplikatu beharreko araudia):

“Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 30eko 2020/460 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu ziren 1301/2013 (EB) Erregelamendua, 1303/2013 (EB) Erregelamendua eta 508/2014 (EB) Erregelamendua honako honi dagokionez: hartu beharreko berariazko neurriak inbertsioak egiteko Europar Batasuneko estatuetako osasun-laguntzako sistemetan eta estatuen ekonomien beste sektore batzuetan, COVID-19aren agerraldiari erantzuteko (Koronabirusari erantzuteko Inbertsio ekimena).

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 23ko 2020/558 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatu baitziren 1301/2013 (EB) eta 1303/2013 (EB) erregelamenduak berariazko neurriei dagokienez salbuespeneko malgutasuna emateko Europako egitura- eta inbertsio-funtsak erabiltzean, COVID-19aren agerraldiari erantzuteko.”

Iragarkiaren kodea: F2010855