227. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1345/2020 EBAZPENA, irailaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Pablo Sanchis Gúrpide jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

2020ko maiatzaren 5ean emandako 614/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5195 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko abuztuaren 28an egindako proposamena, Pablo Sanchis Gúrpide jauna Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko “Ingeniaritza Elektrikoa” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pablo Sanchis Gúrpide jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Ingeniaritza Elektrikoa” jakintza-arlokoa da, 5195 zenbakia du, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen horrek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 8an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2010965